Olharan eta Etcheto dira Munduko Kopako irabazleak

Baleike 2017ko aza. 1a, 09:15
Argazkia: FIPV

Iñaki Osa Goikoetxeak ezin izan du Munduko Kopa eskuratu. Atzo gauean Biarritzeko Euskal Jai frontoian jokatutako finalean, eta Ekhi bikotekide zuela, bi setetan galdu zuen Olharan eta Etchetok osatutako bikotearen aurka. 

Frantziako selekzioko ordezkariak partida handia jokatu zuten, akats gutxirekin eta asko arriskatu gabe. Jakinda Goikoetxea aurrean zela, atzeko koadroetara bideratu zituzten beraien pilotakadak. Zumaiarrak ezin izan zuen ia jokoan sartu.

Bi setetan erabaki zen partidan. Lehena 15 eta 7 emaitzarekin amaitu zen eta bigarrena 15 eta 5 emaitzarekin. Beraz, bosgarren Munduko Kopa, jokalari profesionalekin jokatutako lehena, Frantziara joan da.