Ostirala da Kursaalera joateko autobusa erreserbatzeko azken eguna

baleike 2017ko urr. 31a, 10:04

Donostiako Kursaalean azaroak 9an izango den kontzerturako autobusa doan erreserbatzeko azken eguna izango da azaroak 3, ostirala. Horretarako, 943 86 10 56 telefonora deitu, edo kulturetxea@zumaia.eus helbidera mezu bat idatzi behar da.

Azaroaren 9an, 20:00etan, Bamberger Symphoniker kontzertua izango da Kursaalen, Kursaal Eszenak antolatuta. Bertara joateko, doako autobusa antolatu da Zumaiatik, baina erreserba egin behar da aurretik. Horretarako azken eguna azaroak 3, ostirala, izango da. Kontzerturako sarrera ordea, norberak eskuratu behar du.

Autobusa 18:40an aterako da Txomin Agirre kaiako autobus geltokitik.

Bestalde, gogoratu, urtarrilaren 15ean, 20:00etan,  Yuja Wang & Chamber Orchestra of Europe emanaldia izango da. Ekitaldi honetarako ere doako autobus zerbitzua eskainiko da. Erreserba egiteko azken eguna urtarrilaren 9a izango da.