Kultur poteak bi emanaldi izango ditu azaroan

baleike 2017ko urr. 31a, 09:43

Tximista garagardotegian izaten dira kultur poteak, eta azaroan, bi ikuskizun egongo dira: Zirko loretsua eta Txikiren bakarrizketa.

Ostegunetan, pintxo potearekin batera, kultur potea antolatzen du Tximista garagardotegiak Udalaren laguntzarekin. Azaroan bi emanaldi izango dira, biak 19:30ean hasita.

Lehenengoa ostegun honetan izango da, azaroaren 2an. Zirko loretsuaren Lapurretak izeneko ikuskizuna egongo da.

Bigarrengo emanaldia, azaroaren 30ean izango da. Bertan, Txikiren Barrez blai bakarrizketaz gozatzeko aukera izango da.