(ARGAZKIAK) Paolaldeko dike berria

baleike 2017ko urr. 28a, 07:22

Paolaldeko dikea urte bukaerarako zabalduko da, baina aurretik, lanen nondik norakoak ezagutzeko aukera izan zen atzo arratsaldean Udalak antolatu zuen bisitaldi gidatuan. Gaur, 11:00etan, bisitaldia egiteko bigarren aukera izango da.

Eusko Jaurlaritzaren 2.397.925 €-ko aurrekontuarekin egin dira lanak, eta batez ere, hauek izan dira egin diren obrak: dike zaharraren zatia indartzea eta altuera ematea, muturra sendotzea, eta kanpoko eta barruko ezpondak blokeen bidez babestea.

*Argazkiak: Eusko Jaurlaritza (Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak saila) eta Izaskun Urbieta Esnal.