[BIDEOA] Zer da Tapa pala?

Baleike 2017ko urr. 27a, 21:44

Egun handia izan da hau Baleikeko kideontzat. Gaur Usurbilen banatu diren Tokikom Sarietan ikus-entzunezko onenaren saria jaso du Tapa pala bideo sortaren bigarren denboraldiak. Arrauna hizpide, iaz aipamen bat jaso genuen eta aurten sari nagusia. Eskerrik asko epaimahaia osatu duten lagunei sari hau emateagatik eta zorionak beste parte-hartzaile guztioi. 

Baina, ba al dakizue zer den tapa pala? Felix Aizpuruak saria jaso duenean zer den primeran azaldu die bertaratu dien guztiei. Bideo honetan ikus dezakezue.