Herritarrentzat zuzendutako bisita gidatua egin da gaur arratsaldean Paolaldeko dikera. 2014an gertatutako denboralearen ondorioz, dikea suntsituta gelditu zen. Konponketa lan batzuk egin ziren, baina, beste denborale batek are eta gehiago kaltetu zuen Zumaiako portu sarrerako barra. Lanak egiten ari zirela, adibidez, garabi batek portu sarrerako uretan amaitu zuen. Jarraian izan ziren denborale batzuek kolokan, kaltetuta, utzi zuten dikea.
Algorri Interpretazio zentroan egin dira lanen azalpenak, eta ondoren, itsasontziz, dikea bertatik ikusteko aukera izan da. Azalpenak ematen Aitor Etxebarria Eusko Jaurlaritzako Portu Zuzendaria, Natxo Lopez de Aguileta Eusko Jaurlaritzako herri lan ingeniaria eta Josu Aguirrezabalaga Sestrako ingeniaria izan dira.
Gabon gorka eta juan-luis, gaur igo dezuten albistea kai-muturrana ez dago ondo.... 2014ko itsasoak eginiko txikizioen konponketa dela dio, ez da horrela, 2014ean txikizioak egon ziren eta aldibateko konponketa egin zen, garabia beste denboraldi batek bota zuen(konpontzen ari zirela) gero eta abar. Eta gero gure legealdian bigarrengo denboraldi batek berriz ere puskatu zen eta oraingoan egin da "behinbetiko" izango den konponketa... Beti ere jakin itsasoak en aurrean behinbetikoak ezin diren baieztatu...
Lopez de Aguiletak kontatu duenez, “egungo teknikekin, itsasoaren egoerak hobeto aztertu ahal ditugu, eta konturatu gara, azken urteetan, olatuaren altuera asko hazi dela. Ildo horretatik, itsas maila, 2100. urterako 70 zentimetro igoko da. Aldaketa klimatikoak eragin nabarmena dauka”. Izan ere, dikearen lehen zatia, 1930. urtean eginikoa da. “Garai haietan, ez zeuden itsasoko datuak ezagutzeko, ezta neurketak egiteko teknikarik”, aipatu du.
Dikeak zuen beste arazoetako bat segurtasun koefiziente baxua zen. Izan ere, obra egin aurretik, irristatzea 0.47koa zen, eta iraulketa 0.71. Hori dela eta, Zumaian egin diren lanetan aintzat hartu dira faktore horiek.
Obraren ezaugarriak
Eusko Jaurlaritzaren 2.397.925 €-ko aurrekontuarekin egin dira lanak, eta orain, azkeneko fasean aurkitzen dira. Lanek, lau fase izan dituzte.
Lehen fasean, dikearen alde zaharreko 220 metrotan, ezpondaren sendotzea eta handitzea egin dira. Aguirrezabalagak esan duenez, “ezponda sendotzeko 0.70 eta 1.90 metro arteko altuera gehiago eman diogu. Aktuazio hau, ezponda zaharrarekin lotu da mikropiloteen bitartez”. Gainera, itsasaldetik, 25 tonako hormigoizko blokeak jarri dira.
Bigarren fasean, kanpoko ezpondaren sendotzea burutu da. Kasu honetan 40 tonako blokeak sartu dira, dentsitate handiagokoak, alegia. Hirugarrenean berriz, Paoleko muturraren sendotzea egin da. Bertan, 50 tonako blokeak erabili dira. Azkenik, barrualdeko ezponda sendotzeko, 1 eta 3 tona bitarteko pisua duen zulozko harriak jarri dira. Guztira, 80 metroko tartean, 23,5 tonako hormigoizko blokeak jarri dira.
Lan hauek etorkizunera begira egin dira, eta behin betiko irtenbidea lortu nahi izan da. Jarduketaren guneak 575 metroko luzera du, eta inertzia gehiago eman zaio, segurtasun koefizienteak betetzeko. Lan hori gauzatzeko 4.000 metro kubiko hormigoi erabili eta 118 mikro-pilote jarri dira. “Obra hau egiteko, hainbat datuetan oinarritu gara, eta horren arabera eraiki dugu”, aipatu dute.