Tapa Pala 2

'Tapa pala II' saioak irabazi du 2017ko Tokikom sarien ikus-entzunezko onenaren saria

baleike 2017ko urr. 27a, 13:49

Gaur goizean Usurbilgo Sutegi antzokian banatu dituzte Tokikom 2017 sariak, eta udan zehar Felix Aizpuruak gidatu duen 'Tapa pala II' saioak jaso du ikus-entzunezko onenaren saria. Arrauna ikuspuntu didaktiko batetik aurkeztea izan da saioaren helburu nagusienetako bat.

Iaz, 2016ko Tokikom sarietan, aipamen berezia jaso zuen Felix Aizpuruak aurkezten duen saioak, baina aurten, ikus-entzunezko onenaren saria eskuratu du. Aurtengo udan, arraunaren inguruko saio didaktikoak eskaintzea izan da Aizpuruaren eta lantaldearen xede nagusia.