Alex Urangak ez du finalerdietara pasatzea lortu du Fronton proban

Baleike 2017ko urr. 26a, 17:37

Alex Uranga final laurdenetan kanpoan geratu da Kanaria Handiko Galdar hirian jokatzen ari den Fronton King proban, World Bodyboard Tourreko azken hitzorduan. Zumaiarrak ezin izan du Jacob Romero hawaiiarraren aurka.

Bezperan bi txanda irabazita pasa zen atzo Alex final laurdenetara. Arratsaldean ari dira jokatzen final laurdenetako lau txandak eta Alex Urangak lehena jokatu du. Hartu dituen bi olatu onenak 7,50 eta 6.27 puntukoak izan dira (13,77 guztira). Ez dira nahikoa izan Romerok hartu dituen 8,17 eta 7,23 olatuak hobetzeko (15,40 puntu). Hawaiiarra pasa da, ondorioz, txapelketako finalerdietara.