Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusa izango da Zumaiatik

Baleike 2017ko urr. 26a, 12:07

Azaroaren 12an korrituko da aurtengo Behobia-Donostia krosa. Aurreko urteotan bezala, autobusa izango da korrikalariak Behobiako irteera puntura eramateko eta, behin lasterketa amaituta, etxera bueltatzeko.

Izen-ematea zabalik dago dagoeneko Lubaki kiroldegian (943 862 021). Autobusa goizeko 7:30ean aterako da Txomin Agirre kaiko autobus geltokitik. Zumaiatik antolatuta badago ere, korrikalari orori dago zabalik deialdia.