Alex Uranga final laurdenetara pasa da Kanaria Handian

Baleike 2017ko urr. 25a, 20:34

World Bodyboard Tourreko azken proba jokatzen ari dira egunotan Kanaria Handian, Fronton King delakoa. Alex Urangak gaur jokatutako bi txandak irabazi ditu eta final laurdenetara pasa da. 

Pasa den astean jokatu ziren txapelketa honetako lehen txandak, eta Urangak ez zuen hasiera ona izan: azkena izan zen lehen txandan. Zorionez, hurrengo txandan, bigarrengoan, nagusi izan zen.

Astebete geroago bueltatu da lehia Kanaria Handiko Galdarren jokatzen ari den Tourreko proba honetara. Gaur hirugarren eta laugarren roundak eta Alex nagusi izan da bietan. Hirugarren txandan Tanner McDaniel hawaiiarrari irabazi dio eta laugarrengoan lehena izan da Jared Houston eta Uri Valadaoren aurretik. Hala, final-laurdenetara pasa da zumaiarra. Jacob Romero hawaiiarra izango du aurkari txanda honetan.