'Pasaiako badia' dokumentala azaroaren 17an emango da Zumaian

Baleike 2017ko urr. 25a, 17:33

1984an Komando Autonomo Antikapitalistetako lau lagun hil zituen Poliziak Pasaiako badian. 33 urte geroago gertakari haien berri ematen duen dokumentala aurkeztu dute, Pasaiako badia izenekoa. Zenbait herritara eramango dute pelikula hau, horien artean Zumaiara. 

Pelikula dokumental hau azaroaren 17an emango da Zumaiako Aita Mari aretoan. 

Poliziak hil zituen lau lagunetako bat Dionisio Aizpuru zen, Peio Aizpuru Zumaiako bizilagunaren anaia. 2016ko abenduko Baleike aldizkarian elkarrizketatu genuen. Hemen eta hemen irakurri dezakezue.