Zumaia-Getaria Neguko bela liga larunbat honetan hasiko da

Baleike 2017ko urr. 24a, 13:48

Zumaia-Getaria neguko XXI. bela liga hasiko da larunbat honetan, Getarian. Liga hau Zumaiako Klub Nautikoak antolatzen du eta 2018ko apirilera bitartean jokatuko da. 

Hamabi estropada egingo direla aurreikuste dute antolatzaileek. Larunbatetan jokatuko dira hamabost egunean behin. Hauetatik bost estropada Zumaian egingo dira eta beste zazpi Getarian. Beti ere egutegia aldatzeko eskumena izango du liga antolatzen duen batzordeak.

Izenak emateko mezu bat bidali beharko da bela@clubnauticozumaia.com helbidera ostiraleko (urriak 27) 20:00ak baino lehen. 

Neguko Ligako hitzorduak honako hauek izango dira:

  1. Urriaren 28an, Getarian.
  2. Azaroaren 11n, Zumaian.
  3. Azaroaren 25ean, Getarian.
  4. Abenduaren 2an, Zumaian.
  5. Abenduaren 16an, Getarian.
  6. Urtarrilaren 13an, Zumaian.
  7. Urtarrilaren 27an, Getarian.
  8. Otsailaren 10ean, Zumaian.
  9. Otsailaren 24an, Getarian.
  10. Martxoaren 10ean, Getarian.
  11. Martxoaren 24an, Zumaian.
  12. Apirilaren 21ean, Getaria-Donostia-Getaria.

Estropada guztiak gozeko 11:00etan hasiko dira. Maila desberdinak izango dira, baina denak batera aterako dira eta ibilbidea bera izango da ontzi guztientzat. Ligako irabazlea sailkapen bateratuko irabazlea izango da.

Jokatuko diren bi estropadetatik puntu gutxien lortutako biak kentzeko aukera izango da. Baina, horretarako, gutxienez zortzi estropadatan puntuatu beharko da. Sei estropadatan puntuatu izan bada, bat kentzea izango da. Sei baino estropada gutxiagotan puntuatu bada, ezingo da puntuazio bat bera kendu.