Eskualdeko langile eta langabetuentzat bi ikastaro antolatu ditu Urola Kostako Udal Elkarteak

baleike 2017ko urr. 24a, 12:32

Urola Kostako Udal Elkarteak azarorako bi ikastaro antolatu ditu eskualdeko langile eta langabetuentzat. Hauek dira eskaintzen dituzten ikastaroak: laneko arriskuen oinarrizko ikastaroa eta orga jasotzaileko operadorea. Bi kasutan izen-ematea urriaren 31ean amaituko da.

Eskualdean dauden prestakuntza beharrak kontuan hartu eta lanerako aukerak hobetzeko helburuarekin, gaitasun pertsonal eta profesionalak hobetzeko bi ikastaro antolatu ditu Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdeko langile eta langabeentzat, azken hauek lehentasuna izanik.

Bi ikastaro horien helburua da lana era seguruan egiteko ezagutzak lortzea, ezagutza horiek egiaztatzeko aukerarekin. Laneko segurtasuna helburutzat hartuta, bi ikastaro hauek antolatu dituzte:

· Laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko ikastaroa (60h), eraikuntza eta metalaren sektoreentzat. Ikastaro honen helburua da eraikuntza sektoreko eta metalaren sektoreko lan-hitzarmenetan jasota dauden prebentzioko prestakuntzaren edukiak eskuratzea eta, horren bidez, laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko funtzioak betetzeko ezagutzak lortzea. Informazio gehiago hemen.

· Orga jasotzaileko operadore gidariaren ikastaroa, logistika eta biltegi eremuetan (40h). Ikastaroaren helburua da orga jasotzaileak modu seguruan gidatzeko trebetasuna lortzea eta biltegiak kudeatzeko beharrezko kontrol eta antolaketa gaitasunak lortzea. Informazio gehiago hemen.