Anna Gabriel eta David Fernandez, asteburuan egingo den Deba-Reus topaketetan

Baleike 2017ko urr. 23a, 19:34

Urriaren 27, 28 eta 29an Reusetik (Tarragona) 350 lagun inguru hurreratuko dira Debara eta ekintza kultural zein politikoz betiriko egitaraua antolatu du Deba Reus Komisioak. Izango diren ekitaldien artean, igandeko solasaldia izango da. Bertan parte hartuko dute CUPeko kide Anna Gabrielek eta David Fernandezek, eta Berriako zuzendari Martxelo Otamendi Kataluniako egungo egoeraz hitz egiten. 

Hemen duzue Deba-Reus komisioak prestatutako egitaraua:

OSTIRALA 27
 
02:00tan Harrera eta programaren aurkezpena
 
LARUNBATA 28
 
10:00-12:00 Katalanentzako ekintza ezberdinak: dantza ikastaroak, tour historikoa, errepublika/gerra zibila eta dispertsioaren inguruko solasaldiak. Deba eta Reuseko gazteenentzat Castellers ikastaroa eta jolasak karpan.
 
12:00tan Triki-Vermuta karpan
 
13:15tan Kaxarranka plaza berrian
 
13:30tan Castellsak Xiquets de Reusen eskutik plaza berrian
 
15:00 Bazkari herrikoia
 
18:00-21:00 Poteoa / Correbars Txaranga eta Bou de Reusekin. Abesbatzak, erraldoiak eta dantza katalanak egongo dira.
 
21:15: Su erakustaldia Diables de Reus-en eskutik plaza zaharrean
 
22:00tan kontzertuak karpan: VIVÈRRIDS (Cambrils) + EGURRA TA KITTO + DJ BULL
 
IGANDEA 29
 
11:00tan Hamaiketakoa karpan
 
12:00tan Kataluniaren egoera politikoaren inguruko solasaldia karpan: Anna Gabriel. David Fernández eta Martxelo Otamendiren eskutik
 
14:00tan Agurra