14 urteko espetxe zigorra eskatu du fiskalak Nagore Garciarentzat

Baleike 2017ko urr. 23a, 17:06

"ETAren espetxe frontea" osatzea leporatuta, 48 euskal herritar epaitzekoak dira Espainiako Auzitegi Nazionalean. Fiskalaren zigor eskaerak jaso berri dituzte: zortzi eta 21 urte arteko espetxealdiak; 590 urte, denera. Auzipetuen artean Nagore Garcia zumaiarra dago, Herrira elkarteko kidea. 

Fiskalak 13 urte eta 6 hilabeteko espetxealdia eskatzen du Garciarentzat, talde terroristako kide izatea eta terrorismoa goratzea leporatuta. Gainera, 4.800 euroko isuna eta 8 urteko inhabilitazioa eskatu ditu fiskalak bakoitzarentzat. Kartzelaldia bukatzean, 48 auzipetuek lau eta zortzi urte igaro beharko dituzte zaintzapean.

Fiskalaren eskaera honen inguruan eta asteburu honetan auzipetuei babesa emateko izandako ekitaldiaren inguruan idatzi du Urola Kostako Hitzak. Hemen irakurri dezakezue.