'Xiru'-ren omenezko bizikleta irteera egingo da igandean

Baleike 2017ko urr. 23a, 14:44

Abuztuaren amaieran zendu zen Joxe Manuel Azkue Xiru. Haren omenezko irteera antolatu du Sastrakas taldeak igande honetarako. Goizeko 8:30ean aterako dira Lubaki kiroldegiaren paretik (errepidez ere joan ahal izango da). 10:30ean omenaldia egingo da Elorriagan eta 12:30ean lore eskaintza Itziarko hilerrian. 

Ondoren egingo den bazkarian parte hartu nahi dutenek izenak Xirula dendan eman ditzakete. Bihar da izenak emateko azken eguna. Prezioa 35 euro izango da.