Udal Elkarteak 11 pertsona kontratatuko ditu

Baleike 2017ko urr. 20a, 13:33

Urola Kostako Udal Elkarteak 11 pertsona kontratatuko ditu aldi baterako enplegua sustatzeko 2017ko planaren bidez. Lehentasuna izango dute emakumeek, DBE/RGI jasotzen duten pertsonek eta 55 urtetik gorako pertsonek.

Enplegua sustatzeko deialdi honen xedea da laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonen enplegagarritasuna handitzea aldi baterako lan-esperientziaren bidez, pertsona horien kualifikazioa eta/edo gaitasun pertsonalak eta motibazioa handitzeko.

Kontratuak 6 hilabetekoak eta lanaldi osokoak izango dira (luzapenik gabe) eta hasiko dira azaroa edota abenduan.

Guztira 11 lanpostu beteko dira:

  1. Mantentze-lanetako 8 peoi (lorezaintza, pintura eta igeltsaritza).
  2. Teknikari bat, lan arriskuen prebentzioaren arlokoa.
  3. Teknikari bat, enplegu hobi berriak identifikatzeko.
  4. Teknikari bat, enpresen arteko lankidetza bideratzeko euskarriak.

Hemen duzue deialdi honen informazioa eta oinarriak.