Iago Rey de la Fuenteren erakusketa, bihartik aurrera, Oxforden

Baleike 2017ko urr. 20a, 13:10

Iago Rey de la Fuente artistaren erakusketa zabalduko da bihar, larunbata, Alondegiko Oxford aretoan. Eskulturen erakusketa hau azapraren 5era arte egongo da zabalik, egunero, 18:00etatik 20:00etara.

Artista berak honela definitzen du bere erakusketa: 

"Eskultura batzuek osatzen dute erakusketa; horietako zenbaiten helburua izan da forma bigunen portaera plastikoa ikertu eta esperimentatzea, eskulturaren lengoaiara eta eremura eraman eta formen balioa ezartzea; beste eskultura batzuen oinarria izan da materialen sentikortasunarekiko interesa; horiez gain, gainjarritako irudiekin eraikitakoak ere badaude"