Fromista herriko ordezkaritza bat etorriko da bihar Zumaiara

Baleike 2017ko urr. 20a, 11:10
Argazkia: Wikipedia

Palentzia (Gaztela eta Leon) herriko ordezkaritza bat izango da asteburu honetan Zumaian. Bertako udaletxeko zenbait kide eta San Telmo kofradiako beste hainbat lagun etorriko dira, Fromistako espedizioa osatuko duten 80 bat lagunen artean. 

San Telmok lotzen ditu Fromista, Zumaia eta Galiziako Tui herriak. San Telmo bezala ezagutzen den Pedro Gonzalez Telmo Fromista herrian jaio zen 1185ean eta Pontevedrako Tuin hil zen 1246an. XXI. mende hasieran izan zen hiru herriak senidetzeko asmoa, baina, azkenean bertan behera geratu zen.

Zumaiako talde batek 2000ko abuztuan egindako bidaian parte hartu zuen Baleikek eta iraileko aldizkarian atera zuen haren erreportajea. 

Egitaraua

Gaztelauen espedizioa goizeko 11:30ak aldera etorriko da Zumaiara. Lehenbizi, San Telmo ermitara igoko dira eta han beraien apaizak emandako meza izango dute. 12:45ak aldera hamaiketako txiki bat izango dute Pulpo elkartean. Beheko Plaza abesbatzak kantatuko du bertan. Jarraian, udaletxean harrera egingo zaie eta, bazkaldu aurretik, Fromistako dantzarien saioa egingo da. Arratsaldean, bixita gidatua eskainiko zaie parrokian.

Erlazionatuak