Etxezarretako bus geltokia hiru egunez kenduko da kalean egingo diren lanengatik

Baleike 2017ko urr. 18a, 17:36

Datorren astean Etxezarreta kalean egitekoak diren lanek eragina izango dute autobusen geltokietan. Hala, lanek irauten duten hiru egunetan Etxezarreta kalean, Kabi taberna aurrean dagoen geltokia ezeztatu egingo da. 

Lan hauek astelehen goizean hasiko dira eta hiru eguneko iraupena izango dutela aurreikusten da. Ostegunetik aurrera normaltasunera itzuliko da. 

Urola bailarako autobusen geltokia Zumaian Estaziokoa izango da, beti ere Zumaiarako norantzan. Azkoitiarako norantzan ez da aldaketarik izango eta ohiko lekuan hartu ahal izango dira autobusak.

Kostako zerbitzuan, Donostiarako busak Txomin Agirre kaiko geltokian bakarrik hartu ahal izango dira. Bueltakoan, Etxezarretan geldituko dira busak.