Seinale berriak herriko kale eta bidegurutzetan

Baleike 2017ko urr. 18a, 13:59

Azken urteotan, opor garaian bereziki, ohikoa izan da Zumaiara etortzen diren kanpotarren galderak entzutea. Non dago San Telmo ermita? Non pelikulako iturria? Non flyscha? 

Galdera horiek ekidin ahal izateko, herriko zenbait puntutan, bidegurutzetan bereziki, zenbait seinale berri jarri ditu Udalak. Hartu beharreko norabidea erakusteaz gain, leku bakoitzean zer aurki daitekeen azaltzen duten ikurrak ere badituzten seinale hauek.

Gernika parketik herrigunera bitartean jarriko dira: Alde zaharrean, Ardantzabiden, paolbidean eta Itzurun inguruan, hurrenez hurren.