Primavera pizzeriak 10 urte bete ditu

Publizitatea 2017ko urr. 18a, 10:42

Primavera pizzeriak orain hamar urte zabaldu zituen bere ateak Aita Mari auzategian. Ordutik, kalitate goreneko osagaiekin eta bertan egindako orearekin prestatu ditu bere pizzak. 

Etxean egindako ore freskoarekin prestatzen ditu Primaverak bere pizzak. Eskaintza zabala aurki dezakezue bertan: Marinara, Margherita, 4 formaggi, Frutti di mare eta abar luze bat. Facebooken aurki dezakezue bere menu zabala. Pizza txiki eta familiarren artean, ore bikoitzeko edo bi zaporeko pizzen artean aukeratu dezakete bezeroek. “Gaztarik edota tomaterik gabeko pizzak ere egiten ditugu eta zure nahieran prestatutako pizzak ere bai”, adierazi digute. Hanburgesen eskaintza ere aurki daiteke Primaveran. 

Aita Mari auzategiko 17an kokatzen da Primavera pizzeria. 943 247 011 telefonora deituta ere egin ditzakezue zuen eskaerak. Behin zuen pizzak edo hanburgesak aukeratuta, etxeraino eramango dizkizute berehala.