'Hozkailua' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu bazkideen artean

Baleike 2017ko urr. 17a, 14:29

Hozkailua antzezlanarekin hasiko da ostiralean 2017-2018 antzerki denboraldia. 22:00etan izango da, Alondegiko Oxford aretoan. Udal Kultura Sailak emandako bi lagunentzako sarrera bana zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. 

Zozketan parte hartzeko formulario hau bete beharko duzue. Saridunen izenak ostegun eguerdian emango ditugu jakitera. Kontutan hartu zozketa hau Baleikeko bazkideentzat bakarrik dela. Parte hartu eta zorte on!

Sinopsia

Maite eta Karlos herririk herri dabiltza hozkailu zahar batekin. Hozkailuaren barruan, garagardo lata eta hestekien artean, Londonetik dakarten Jimmy lagunaren hilotza daramate. Zin egin baitzioten Jimmyri bere jaioterrian lur emango ziotela. Nongoa zen galdetzea ahaztu zuten ordea. Zinezko adiskidantza bat azaleratuko duen ezinezko bilaketa baten istorioa da HOZKAILUA.

Erlazionatuak