Belarra moztera jaitsi eta zaborrak biltzen amaitu

Baleike 2017ko urr. 16a, 12:55

Jende ugari hurbildu ohi da Algorrira, kalako eta inguruko labarren ikuskizunak deituta. Badira ingurumenari errespetua erakusten diotenak, baina asko eta asko dira, inguruneari errespeturik izan gabe, otorduetako zaborrak bertan uzten dituztenak. 

Hala ikusi du beste behin ere Santa Klara baserriko Maite Manzisidorrek. Ostegunean belarra moztera hurreratu zen Algorri ingurura eta bertaratu zirenek utzitako zaborrak jasotzen amaitu zuen.