Gerran fusilatutako alkate eta zinegotzien omenaldian hartu du parte Zumaiako alkateak

Baleike 2017ko urr. 15a, 21:06

1936ko Gerran erail zituzten Gipuzkoako alkateen eta zinegotzien omenezko ekitaldia egin da gaur Deban, Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatuta. Debako alkate izan zen eta frankistek hil zuten Polentzi Markiegiren bustoaren aurrean egin da omenaldia. Parte hartu duten agintarien artean Zumaiako alkate Oier Korta izan da. 

Debako alkatea bakarri ez, aitortza hori hamahiru herritako beste 19 alkate eta zinegotzi gipuzkoarretara ere zabaldu du Aldundiak, 1936tik 1938ra bitartean fusilatu baitzituzten guztiak ere, Errepublika espainiarraren kontrako estatu kolpearen eta ondorengo gerraren testuinguruan.

Hemen duzue omenaldi honen inguruko informazio zabala.