Frontoietan ere emakumeek bere lekua dutelako

Baleike 2017ko urr. 14a, 11:41

Emakumeak ari dira bere lekua egiten kirol munduan, baita pilota munduan ere. Atzo Aitzuri pilotalekuan jokatutako partidak dira horren adibide. Munduko Pilota Batzarrak antolatutako MPB sariko partida jokatu zen Aitzurin, paletan eta gomazko pilotarekin. Aurretik, Zumaiako Pilota Eskolako nesken erakustaldi partida ere jokatu zen. 

Argazkiak: Sara Utrera.

Hasteko, Zumaiako Pilota Eskolako neskak atera ziren Aitzuriko kantxara. Nora Zuazobidek eta Alaia Azkuek osatutako Zumaia 1 bikotea, Eire Salegi eta Alaitz Aramendiren Zumaia 2 bikotearen aurka neurtu ziren. Lehenek uste baino errazago irabazi zuten, 22 eta 6 emaitzarekin.

Jarraian, MPB sariko partida jokatu zen. Alde batetik, N. Martin eta Eizmendi, eta bestetik Irazustabarrena eta I. Agirre. Borroka handiagoa izan zen partida honetan eta lehenak izan ziren irabazleak 25 eta 16 emaitzarekin.