Floresko ontziralekua eraisteko lanak abian dira

Baleike 2017ko urr. 14a, 10:35

Urola ibaian gora eginda dagoen Floresko ontziralekua eraisteko lanak abian dira. Guascor enpresaren sortzaile Gutierrez familiarena zen ontziralekua azken bi hamarkadatan hutsik zegoen. Azpiegitura horrek utziko duen lekuan ibaiarekin lotura izango duen aisialdi puntua sortzeko asmoa dago. 

Lehen lana eraikineko teilatua kentzea izan da. Amiantodun teilatua izanik, protokolo bat jarraitu behar izan da eta piezak banan bana kendu behar izan dituzte. 

Lanek 139.378,73 euroko aurrekontua dute eta Grupo Moyua enpresak egingo ditu.