Gotzon Enbilek Durangon jokatuko du gaur, San Fausto Masters Serieseko finalaurrekoetan

Baleike 2017ko urr. 13a, 09:47

San Fausto Masters Serieseko finalaurrekoak jokatuko dira gaur Durangoko Ezkurdi frontoian. Jai Alai World Tourreko azkenaurreko proba puntuagarria da Durangokoa.

Lehen partidan Aritz Erkiaga eta Ekhi, Olha eta Gotzon Enbil zumaiarraren aurka arituko dira. Bigarrenean Egiguren eta Ibai Erkiaga, Olharan eta Inzaren aurka. Jaialdia 18:00etan jokatuko da. Finala, berriz, igandean izango da, 17:00etatik aurrera.

Ekainetik abendura bitartean jokatzen ari den Jai Alai World Tourreko azkenaurreko proba da Durangokoa. Honen ondoren Gernikako Urriko txapelketa jokatuko da eta amaitzeko Tourreko azken fasea jokatuko da.