2017/12/14 22:00etan

Zinema

Clash

Clash
Aita Mari aretoa, Zumaia

Zuzendaria. Mohamed Diab. Aktoreak. Nelly Karim, Hany Adel, El Sebaii Mohamed, Ahmed Abdelhamid Hefny. Herrialdea. Egipto. Urtea. 2016. Iraupena. 97 minutu. Generoa. Drama.

Iazko Cannesko Zinemaldian estreinatu zuten, Un certain regard sail prestigiodunean, eta, horren ostean, Valladolideko (Espainia) Semincin bi sari lortu zituen: fotografia zuzendaririk onenarena eta zuzendari berririk onenarena. Egipton ere arrakasta handia izan du filmak, nahiz eta polemika eragin duen eta hainbat sektorek gogor kritikatu. Berez, bertan kontatzen dena ez da zehazki Udaberri Arabiarretan gertatu, filma geroxeago girotuta baitago; haren ondorioak ekarri nahi izan ditu Mohamed Diabek pantaila handira.