'Verano 1993' filma kataluniarrarekin hasiko da aurtengo zine forum denboraldia

Baleike 2017ko urr. 11a, 12:56

Azaroaren 2an hasiko da aurtengo zine forum denboraldia. Urte amaierara bitartean bost pelikula emango dira Aita Mari zinean. Hasteko, Verano 1993 pelikula kataluniarra aukeratu du Ostarrena zine klub taldea. 

Carla Simon zuzendariaren lana da Verano 1993Berlingo eta Malagako zinemaldietan sari eta kritika on ugari jaso ditu pelikula honek eta Espainiako Zine Akadamiak Oscar sarietan lehiatzeko hautatutako lana da. Amaren heriotzaren ostean, Fridak, 6 urteko haurrak, bere lehen uda pasatu beharko du amarik gabe; adopzio familiarekin egongo da, eta bizimodu berrira moldatu beharko du.

Abenduaren amaierara bitartean beste lau pelikula emango ditu Ostarrenak zine forum saioetan. 

  1. Azaroak 16: Dunkerque (Christopher Nolan, Estatu Batuak, 2017)
  2. Azaroak 30: Lady Macbeth (William Oldroyd, Erresuma Batua, 2016)
  3. Abenduak 14: Clash (Mohamed Diab, Egipto, 2016).
  4. Abenduak 28: Train to Busan (Sang-ho Yeon, Hego Korea, 2016).