baleike.eus

Euskal Bodyboard Zirkuituko proba jokatuko da asteburuan Itzurunen, itsasoak laguntzen badu

Baleike 2017-10-10 20:48   Kirola

Euskal Bodyboard Zirkuituko bigarren proba jokatuko da asteburu honetan, beti ere itsasoak laguntzen badu. Berez, pasa den asteburuan zen jokatzekoa proba hau, baina olatu faltagatik astebete atzeratu zen. Antolatzaileak, Euskal Herriko Surf Federazioak, hilaren 13an eta 14ean jokatuko dela aurreikusten du. 

Open mailan (gizonezkoetan eta emakumezkoetan), 18 urtez azpikoetan eta 16 urtez azpikoen mailetan jokatuko da Euskal Zirkuituko proba hau. Izenak emateko epea gaur bertan amaituko da. Izenak hemen eman daitezke. 

Euskal zirkuituko lehen proba irailaren 24ean jokatu zen Sopelako Atxabiribilen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa