Decurs, Arrotzak eta Steff Ketteringhamen kontzertua, ostegunean, Gaztetxean

Baleike 2017ko urr. 9a, 14:07

Hurrengo ostegunean, urriak 12, kontzertua izango da Zumaiako Torreberri gaztetxean. Atzerriko bi talde, Bartzelonako Decurs eta Londreseko Stef Ketteringham bakarlaria, eta Arrotzak taldea izango dira oholtza gainean. 22:30ean hasiko da kontzertua.

Sarrera 5 €-koa izango da, eta bildutako dirua taldeei birako gastuekin laguntzeko izango da. Hemen dituzue partaide bakoitzaren bideo bana.

Decurs

Arrotzak

Stef Ketteringham