Sustoa arratsaldean Algorrin

Baleike 2017ko urr. 8a, 21:28

Mugimendua izan da gaur arratsaldean Algorrin bikote batek larrialdi zerbitzuei dei egin behar izan dienean. Zerbitzu guztiak hurreratu dira kala ingurura.

19:00ak aldera izan da gertaera. 50 bat urte dituen gizonezko bat ondoezik sentitu da Algorritik Santa Klara aldera eramaten duen bidexkan. Harekin zen emakumeak dei egin die larrialdi zerbitzuei eta udaltzainak eta anbulantzia lehenbizi, eta suhiltzaileak eta ertzainak ondoren, inguratu dira Algorrira. Haiekin batera, zenbait herritar ere agertu dira kuriositateak bultzata. Zorionez, gizonezkoaren arazoa ez da larria izan eta bere kabuz oinez jaitsi du bidexka.