Girona-Real Sociedad partida ikustera joateko bidaia antolatu du Algorri taldeak

Baleike 2017ko urr. 8a, 15:46

Reala etxetik kanpo ikustera joateko bidaiak antolatu ohi ditu Algorri taldeak. Oraingoan Gironara joango dira, azaroaren 18-19 asteburuan, Girona-Real Sociedad partida ikusteko. 

Irteera eta itzulera orduak partidaren ordutegiaren arabera zehaztuko dira. Bidaiaren egonaldia lau izarreko hotel batea egingo da, larunbat gaua eta hurrengo eguneko gosaria barne. 

Prezioa 125 euro + sarrera izango da eta gutxieneko pertsona kopuru bat beharko da bidaia aurrera atera ahal izateko. 

Izenak Garoa tabernan (943 862 181) edo Ioni (625 702 004) deituta emango dira.