Nazareko bodyboard proba asteazkenera atzeratu da

Baleike 2017ko urr. 8a, 15:10
Argazkia: BAT Basque Team

Gaur ziren jokatzekoak bodyboardeko World Tourreko gizonezkoen final-laurdenak eta gizonezkoen mailako azken txandak Nazaren (Portugal), baina, egoera ez zen egokia eta antolakuntzak bertan behera utzi du gaurko jardunaldia. Printzipioz asteazkenean jokatuko dira txanda hauek.

Parte-hartzaileen artean Alex Uranga zumaiarra dago, gaur egun, sailkapen orokorreko hirugarren postuan dagoena. Hirugarren final laurdenekoan aterako da Alex eta Alan Muñoz eta Antonio Cardoso izango ditu aurkari.