Arraunlariek Frances eta Txabarriri eskainitako agurreko bertsoa

Baleike 2017ko urr. 8a, 12:41

Denboraldi amaierako afaria izan dute aste buru honetan Telmo Deuneko arraunlariek. Azken urteotan entrenatzaile eta prestatzaile fisiko izan dituzten Patxi Frances eta Rafa Gonzalez Txabarri agurtzeko aukera ere izan dute. 

Bertso bat daraman argazki bat oparitu diete arraunlariek azken lau urte hauetan Telmo Deun gidatu duten Frances eta Txabarriri. Bertsoak honela dio:

Lau urte eder hauetan
zuen onena emanaz
taldea aurrera atera
egindako elkarlanaz
Rafak entrenoak jarriz
ta zuk izerdia lagaz
txitxometroa estutuz
gerri inguruko grasaz
eta Patxi hor ibili da
beti albotik esanaz
"pasar el remo en un golpe
y siempre de menos a mas, 
dejar ir el bote arriba
tirar de hombros para atras"
ez gara inoiz damutuko
zuek ezagutu izanaz