Odol emaileei intsigniak eta diplomak banatuko zaizkie urriaren 22an

Baleike 2017ko urr. 8a, 09:56
Iazko omenduen argazkia.

Urriaren 22an ospatuko da odol emaileen omenaldia. Urtero bezala, Loiolan egingo da ekitaldia. Egun horretan intsigniak eta diplomak banatuko dizkie Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteak urtean zehar emanaldi kopuru jakin bat egin dituzten odol emaileei. 

Urola Kostako Ordezkaritza Loiolako basilikan elkartuko da batzarra, meza eta diplomen eta intsignien banaketa egiteko. Jarraian, Kiruri Jatetxean bazkaria egingo da. Sarituak gonbidatuta daude eta beraiekin ospatzera joan nahi dutenek izena eman beharko dute 630 562 099 telefono zenbakira deituta. Prezioa 40 euro izango da. 

Aurten Zumaiako odol-emaile hauek omenduko dira:

25 ateraketa: zillarrezko intsignia

  • Jon Larrañaga Basterrika
  • Jesus Mª Olaizola Elosua
  • Aitziber Soraluze Izaguirre
  • Iker Arizaga Vergara

40 ateraketa: urrezko intsignia

  • Izaskun Gajate Telleria
  • Mª Pilar Martija Artetxe
  • Marisol Esnal Ancin

50 ateraketa: urrezko  intsignia

  • Joxe Ormazuri Zendoia
  • Pedro Mª Uria Unamunzaga

60 ateraketa: emaile handia

  • Mª Pilar Astigarraga Olaizola

75 ateraketa: emaile handia

  • Luis Larios Cacho
  • Javier Urbina Bonilla