Alex Uranga final laurdenetara pasa da Nazaren

Baleike 2017ko urr. 7a, 15:10

Bodyboardeko World Tourreko proba jokatzen ari da Portugalko Nazaren. Ondo kostata, baina Alex Uranga final laurdenetara pasa da bere txandan Gabriel Braga brasildarrari irabazi ondoren. 13 puntu lortu ditu zumaiarrak, brasildarrak baino 0,50 gehiago.

Final-laurdenetan Alan Muñoz eta Antonio Cardoso izango ditu aurkari. Txapelketa zuzenean ari dira ematen streaming bidez. Hemen ikus dezakezue.