Ekonomia feminista sentitzeko tailerra egingo da urrian

Baleike 2017ko urr. 4a, 14:15

Ekonomia sentitzeko tailerra antolatu dute Zumaiako Udaleko berdintasun eta gaztedia sailak eta Zumaiako berdintasun foroak elkarlanean. Honen bitartez, generoak duen dimentsio sozioekonomikoan sakontzea dago helburu. Bizitza prekarioetatik bizitza gozagarrietara salto egiteko lehen pausoak emateko tailerra da hau.

Lau helburu nagusi ditu tailer honek:

  1. Geure buruak eta gorputzak sistema ekonomiko honetan aurkitzea.
  2. Kapitalismoaren eta heteropatriarkatuaren arteko loturaz hausnartzea.
  3. Ekonomian dugun paperaz jabetu eta ahalduntzea, batez ere krisi testuinguru honetan.
  4. Bizitza zentroan jartzeko lehenengo urratsak egitea.

Saioak teoriko-praktikoak izango dira. Bakarkako ariketa praktikoak, taldekoak eta eztabaidatan oinarritutako tailerra izango da. 

Bi larunbatetan emango da, urriaren 14an eta 21ean, goizeko 10:00etatik 14:00etara bitartean. Branka eraikineko atzeko gelan, hitzaldietakoan, emango da eta ele bitan izango da, euskaraz eta gazteleraz. Emagin elkarteak dinamizatutako jardunaldiak izango dira. 

Izenak urriaren 10a baino lehen emango dira, berdintasuna@zumaia.eus helbidera mezu bat bidalita, edo 943 865 025 (404 luzapena) deituta. Gutxienez sei lagun beharko dira tailerra abian jartzeko. Izen-ematea doan izango da.