Getariak irabazi du trainerillen estropada

Baleike 2017ko ira. 30a, 14:39

Getaria, Orio, Zumaia eta Zarautz; orden horretan sailkatu dira gaur eguerdian errioan jokatu den trainerilla estropadan. Esprint eran jokatu dute –600 metroko txandak–, Moilaberritik Arranpla aldera joan eta etorri. Binaka denek denen aurka jokatu ondoren, Getariak Oriori irabazi dio finalean eta Zumaiak Zarautzi hirugarren posturako lehian. Jubenil mailako arraunlariak aritu dira. Hemen dauzkazue estropadako hainbat argazki.