Samiel eguna ospatzen ari dira Artadin

baleike 2017ko ira. 29a, 14:51

Hasi dira 2017ko Samiel festak Artadin. Eguraldi ederra lagun, dozenaka pertsona hurbildu dira goiz pasa egitera. Arratsaldean jarraituko du festak, eta baita asteburuan zehar ere.

11:00etan, mezarekin hasi dira aurtengo Samiel festak. 12:00etan, berriz, afizionatuen arteko pilota partidua izan da: Hodei Exposito eta Julen Aizpuru, Ioritz Egiguren eta Iñigo Bikuñaren aurka. Lehenego bikotea izan da garaile, 30-25eko emaitzarekin. 

Ondoren, txakolin dastaketa izan da Ion Ostolaza eta Lutxurdio trikitilariek alaituta. Jarraian, Amets Arzallus eta Sustrai Colina izan dira bertsotan.

Erlazionatuak