Trafiko aldaketak egingo dira larunbatean I. Euskal Kosta Krosa dela-eta

baleike 2017ko ira. 28a, 14:19

Datorren larunbatean Euskal Kosta Krosaren lehen edizioa izango da Zumaian eta ondorioz, lasterketak irauten duen bitartean, hainbat trafiko aldaketa eta mozketa egingo dira.

 

Lasterketa kostako errepidetik igaroko da, N-634 errepidetik hain zuzen, eta bide horretan, Zumaiatik Zarautzerainoko joan etorrian, 16:45-19:30 bitartean, errepide hori guztiz itxita egongo da ibilgailuentzat. Ondorioz, trafikoa Meagas edo autopistara bideratuko da.

Autobus zerbitzuari dagokionez, 17:00-19:30 bitartean, autobusek ezingo dute Txomin Agirre Kaia kalera sartu, beraz, ordutegi horretan Patxita Etxezarretan egingo dute geldiunea (19:30eko autobusak jada ohiko geldiunea egin ahal izango du Txomin Agirre Kaian). 

Hemen duzue autobus zerbitzuaren ordutegia zehaztuta.