Kataluniako Erreferendumaren harira, zenbait ekitaldi antolatu ditu Zumaiako Gure Esku Dago-k

baleike 2017ko ira. 27a, 14:57

Igandean egingo dute Katalunian erreferenduma, eta hori dela eta, ostiralerako eta iganderako zenbait ekitaldi antolatu ditu Zumaiako Gure Esku Dago taldeak.

Ostiralean, irailaren 29an, Argiako kazetaria eta Zumaian bizi den Axier Lopezek Katalunian azken asteotan izandak gorabeherei buruzko solasadia gidatuko du. Ekitaldia Kofradian izango da, 19:00etan.

Halaber, urriaren 1ean, igandean, festa izango da Kofradian 12:30etatik aurrera. Gainera, bertan izango da informazio gune bat ere, hala, Katalunian gertatzen ari denaren berri izateko.

Horretaz gain, irailaren 30ean Bilbon egingo den manifestaldira autobus zerbitzua jarri dute. Autobusa 16:10ean aterako da Etxezarreta kalean dagoen geralekutik. Izen ematea aurrez egin beharko da Alkartetxean, Bai Bidea Batzokian, Inpernupen, Ilargi tabernan edo 650276969 telefonora deituta.