Jai Alai World Tourreko Open jaialdia jokatuko da ostiralean

Baleike 2017ko ira. 27a, 11:27

Zesta puntako jaialdia jokatuko da ostiralean Aitzuri pilotalekuan, Jai Alai World Tour Open izenarekin. Olharan-Lopez eta Egiguren-Enbil bikoteek jokatuko dute profesional mailako partida. Aurrez, afizionatu mailan, Zumaiako Gorostolak eta Ekaitzek Donostiako Alberro anaien aurka jokatuko dute.

Larunbatean partida gehiago

Larunbatean, hilaren 30ean, partida gehiago izango dira Aitzurin. Goizeko 11:00etan eskuzko eta palazko bi partida izango dira. Lehenengoan, zumaiarrek Lapke taldea hartuko dute, eta bigarrengoan aldiz, loiolatarrak.

Arratsaldean, 17:00etatik aurrera, zumaiarren arteko partidak jokatuko dira. Jubelinak izango dira lehendabizi, eta nagusiak ondoren. Eguneko azken partida hauek zesta puntakoak izango dira.