Herriko Surf Txapelketa jokatuko da asteburuan

Baleike 2017ko ira. 27a, 11:12

Larunbatean eta igandean jokatuko da Zumaiako surf eta bodyboard txapelketa Itzurungo hondartzan. Spot dendan eta Edu optikan eman daiteke izena.

Kategoria hauek jokatuko dira: open bodyboard eta surf, 16 urtez azpiko bodyboard eta surf, master bodyboard eta surf, eta longboard eta paddle surf (azken biak batera). Bi kategoriatan eman daiteke izena gehienez, eta kategoria bakoitzeko 10 euro ordaindu behar dira izena ematean.

Finalak igandean izango dira eta antolatzaileek ikuskizuna egongo dela ziurtatu dute, eguraldi eta itsaso iragarpenak oso onak dira eta.