Prestakuntza-bonoa: Prestakuntza berrikuntza aurreratuan eta aukera kontrataziorako diru-laguntza lortzeko

Urola Kostako Udal Elkartea 2017ko ira. 25a, 15:28

Urola Kostako Udal Elkarteak prestakuntza programa bat jarri du martxan, langabeak kontratatzeko diru-laguntzarekin lotura duena. Prestakuntza-programa egiten duten pertsonek bono bat eskuratuko dute eta pertsona hori kontratatzen duen enpresak langabeak kontratatzeko 2017ko deialdiko diru-laguntza eskuratzeko aukera izango du.

Ikastaroan landuko dira enpresa eta organizazioetan berrikuntza lantzeko beharrezko diren konpetentzia, ezagupen eta tresnak. Ikastaroa 225 ordukoa da, urriaren 2an hasiko da eta abenduaren 5ean amaitu. Zarautzen izango da, Udal Elkartearen egoitzan.

Ikus albistea gure webgunean.