'Bi txirula' filma estreinatu dute Zinemaldian

Baleike 2017ko ira. 23a, 08:44
Jose Luis Barredo, Iñigo Garcia eta Iker Hazas, atzo Donostiako estreinaldian.

Iñigo Garciak zuzendutako Bi txirula pelikula estreinatu zuten atzo Zinemaldian. Argiako kazetari Gaizka Izagirrek idatzitako kritika irakur dezakezue hemen.

'Bi txirula': arriskatzera jokatzen denean

@Gaizka_Izagirre

Aitortu behar dizuet, kritika bat osatzerako garaian, askotan itsutu egiten naizela zuzendari konkretu batek, zein beste filmen erreferentziak erabili dituen jakiteko. Maite dut, zein beste zuzendariren eragina izan ote duen asmatzen. Baina sentsazioa izan dut askotan, zuzendariak berak ere ez dituela eragin horiek kontuan izan, eta nire imajinazioaren errua besterik ez dela izan, ala kasualitatea, zergatik ez. Oraingoan, joko txiki hori, Bi txirula filmarekin egin nahiko nuke. Iñigo Gartziaren lan berri hau ikusten ari nintzen bitartean izen konkretu bat etorri baitzait burura.

Jarraitu irakurtzen