Flysch Traileko laguntza ekonomikoaren eskura ematea egin zen atzo

baleike 2017ko ira. 22a, 09:59

Flysch Traileko antolatzaileek Aspanogi, Markelen Irria, Hegoak Astinduz eta SOS Himalaia elkarteei laguntza ekonomikoaren eskura emateko ekitaldia egin zuten atzo arratsaldean Erribera kalean. Horrez gain, zozketako irabazleen berri eman zuten.

Hilabete batzuk pasa dira Flysch Trail lasterketa egin zenetik, eta urte honetako azken ekimen moduan, diru laguntza eskura emateko ekitaldia egin zen atzo. Lau elkarteri eman zaio laguntza aurten; Aspanogi, Markelen Irria, Hegoak Astinduz eta SOS Himalaiari, hain zuzen. Azken proiektu honen arduraduna, Maria Climent, izan ezik beste guztiak izan ziren atzokoan. "Transferentzia bidez bidaliko dugu dirua Nepalen kolaboratzen dugun eskolara. Diru honi esker urtebeteko eskolako gastuak estaltzen dira, eta han ikasten duten neskek unibertsitatera sartzeko aukera izateko baliatzen da", kontatu zuen Bosco Garitanok. Guztira, 6.000 euroko laguntza ekonomikoa banatu du Flysch Trailak.

Aurtengoan, gainera, Sumofic enpresak ematen duen inprimagailua Hegoak Astinduz elkarteari eman zitzaion.

Azkenik, zozketako saridunak zeintzuk izan ziren jakinarazi zen. Lehen eta bigarren sariak Aspanogirentzat izan dira, eta hirugarrena, Kalari jatetxearentzat. Eroski Bidaiaren laguntzarekin, lehenengo saridunak Mediterraneotik kruzero bat egiteko aukera izango du. Bigarrengoak Aizarnazabalgo Aranburu landetxean egonaldia eta Zelai Talasoterapian lau zirkuitu egiteko aukera izango du. Hirugarren saridunari azkenik, Elgoibarko Txerriduna jatetxean bazkaria eta Zelai Talasoterapian beste lau zirkuitu otu zaizkio.