Antzerki tailerrerako izen-ematea zabalik

baleike 2017ko ira. 21a, 15:50

Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak antolatuta, aurten ere antzerki tailerra izango da urritik maiatzera. Adinaren arabera hiru talde osatuko dira, eta izen-ematea bihartik irailaren 29a arte izango da.

Ikasturte honetan ere antzerki tailerra eskaintzen du Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak urritik maiatzera. Esti Curiel eta Inaxio Tolosa irakasleek gidatuta, hiru talde osatuko dira: 8-12 urte bitartekoak, 13-16 urte bitarteakoak, eta 16tik gorakoak.

Tailerra asteartetan izango da Ubillos jauregian, eta nahi duenak aukera izango du irailaren 26an egingo den ate irekien saiora agertzeko. 8 urtetik gorakoentzat 17:15ean izango da, eta helduentzat, berriz, 19:00etatik aurrera.

Izen-emateko epea bihar hasiko da eta hurrengo ostirala bitartean luzatuko da. Horretarako Musika Eskolara agertu behar da 17:30-19:30 ordutegian.