Kontzentrazio-deia egin dute Kataluniako gertakariak direla eta

Baleike 2017ko ira. 20a, 15:21

Kataluniako gertakariak direla eta, gaur 20:00etan Magnolioaren aurrean biltzeko deialdi bateratua egin dute Gure Esku Dagok, ELA, LAB eta ESK sindikatuek, eta EAJ eta EHBildu alderdiek, Demokrazia. Herritarrok dugu hitza lelopean.

Torreberri Gaztetxeko Asanbladak, Ikasle Abertzaleak, Iparra eta Ernai gazte mugimenduek ere bat egin dute deialdiarekin.